miércoles, 24 de noviembre de 2010

LINUX - Gaurkotasunezko erreportaia

Hemen duzue Txileko TVN kateak Linux softwar libreari buruz eginiko gaurkotasunezko erreportaia. Bertan, argi ikusten da softwar berri hau mundu mailan hartzen ari den indarra bere abantailak direla eta. Bideoa ikusiz hobeto ulertu ahal izango dituzue abantaila hauek. Gaurkotasunezko gai bati buruzko erreportaia laburra degu ondorengoa. Bertan, adibide moduan Linux-en iragarki baten zatia txertatzen dute; hau hobeto ulertzeko azpian jarri dizuet iragarkia osorik.




Linux-en iragarkia osorik

viernes, 19 de noviembre de 2010

RSS guneak

Hona hemen RSS Guneen tutoriala:

Perurenaren lezioa




Iñaki Perurenak lezioa ederra eman dio elkarrizketzaileari eta eman digu guri bideo honen bidez. Zerbait ez dakizunean isilik geratzeak duen balioa eta bere herria maite duen pertsona baten "jakinduria" erakutsi dizkigu. "Jakinduria" komatxo artean jarri dut, bideoan Perurenak dion bezala, ezin zaiolako jakintsua deitu bere herria maite eta haren historia ezagutzen saiatzen denari.

Ea elkarrizketatzaile honek zerbait ikasi duen hurrengorako!

lunes, 8 de noviembre de 2010

SEASONS

Dokumental honen edukiari dagokionez ezer ulertu ez arren, irudiekin asko esaten duela iruditu zait. Plano ikusgarriak, erritmo bizia ongi datorrenean, motela behar denean eta etengabeko musikaren laguntza. Nire ezagutza murritzetik, irudi aldetik izugarrizko aberastasuna duen dokumentala dela esatera ausartzen naiz.

Lehenik eta behin, planoei erreparatuz, bideo hau grabatzeak izango zituen zailtasunak etorri zaizkit burura. Abiadura horri jarraitu eta aldi berean horrenbeste plano aldaketa egiteak ezin du erraza izan. Izugarrizko jarraikortasuna dute irudiek eta horrek errealismo puntu handia ematen dio dokumentalari. Bereziki, xehetasun planoek eman didate atentzioa; esaterako, bizikletaren gurpila putzu batetik pasatzen ikusteak. Bestalde, plano orokorrak ere ikusgarriak dira, paisaia ere halakoa izaki. Plano horiek egiteko puntu estrategikoak hautatzen lan bikaina egina du norbaitek.

Aurrez aipatu dugu bideoaren erritmo bizia bere ezaugarri nagusi gisa. Baina nik beste modu batez ezaugarrituko nuke, erritmoz aldatzeko duen erraztasunaz alegia. Gainera, musikak izugarri laguntzen dio lan honetan. Erabat bizi den erritmo batetik, lasaiagoa den egoera batera eramaten gaitu musika aldatuz; bizikletaren irudietatik adierazpenetara salto egitean gertatzen da hau bereziki.

Hona hemen dokumentalaren trailerra:


viernes, 5 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaran EHUn

Mikel Aiestaran kazetaria izan da Euskal Herriko Unibertsitatean hitzaldi bat ematen. Bertan, bera berri emaile berezia izaki, lan horren nondik norakoak eta bere esperientzia propioak kontatu dizkie bertaratu direnei.

Multimedia lana egiteko baliabideak

Nik, bideo bidez entzun eta ikusi ahal izan dut hitzaldia eta oso interesgarria iruditu zait. Bereziki, bere lan egiteko moduak eman dit atentzioa, hau da, bera bakarrik egoteak, kamera aurrean duela. Beti uste izan dut, izugarrizko lan taldeak joaten direla gerra erreportaiak egin eta gerren berri ematera. Are gehiago, telebistan berri emailea ikustean, ez dut zalantzan jartzen bere aurrean ikusten ez dugun kamera eta hura maneiatzen duen pertsona egongo direla. Beraz, uste nuena baino are zailagoa da berri emaile berezien lana.

Beraz, Aiestaranen baliabideak bere multimedia lana egiteko esan liteke nahiko mugatuak direla, kontuan hartuz, berak bakarrik eraman behar dituela guztiak. Hala ere, egungo teknologia berri eta neurri txikian gauza handiak eramateko dagoen aukerari esker, behar duen guztia eramaten duela dio Mikel Aiestaranek.

Ez naiz aditua teknologia kontuetan, beraz, zenbait termino ulertu gabe geratu naiz eta ez dakit ziur zer ziren. Baina, gainontzean uste dut nahiko oinarrizko gauzekin egiten duela bere lana kazetari honek eta hortan ematen diot meritua. Berak esan bezala, bere lanaren funtsa informazioa igortzeko azkartasunean baitago eta ez plano edo argazki baten kalitate eta edertasunean. Biak batuz gero asko hobeto, baina lehenbizikoa azkartsuna da.

Bere lana eta edukiak

Aiestaranek, bere buruari gerra osteko kazetaria deitu dio eta ez gerra kazetaria. Berak, gerrak txikituta utzi dituen lurraldeen berri ematen du gehienbat; Irak, Iran, Pakistan eta Afganistan dira bere helmuga nagusiak. Pixkanaka albo batera geratzen ari diren herrialdeak, jendeari ahazten ari zaizkionak. Mikelek, hauen berri eman eta bertako herrialitatea zabaltzen du.

Gai honen harira, adibide gisa jarri ditu bere zenbait erreportaia, haurren egoeraren inguru erreportaiak; non, ospitalean dauden haurren egoera kaskarra eta baliabide urrutisuna ikus zitekeen. Honek, entzuleengan sortu du neuri ere burura etorri zaidan galdera bera: erreportaia horiek ez ote dira oso sentsazionalistak? Mikelek baietz erantzun du, baina aldi berean errealitatearen isla ere badirela eta ezin direla ezkutatu.


Hitzaldi guztia orokortasunean hartu eta ondorio bat ateratzekotan, abentura bat da Mikelen lana eta hori bere egutegian islatzen da; ez daki datozen bi hilabeteetan zer egingo duen, non egongo den eta zergatik. Beraz, erakargarria bai, baina aldi berean oso zaila izan behar du berri emaile berezi edo free lance izateak.

Hau guztiaz gain, beste hainbat gai ere ukitu ditu Mikel Aiestarnek hitzaldiak iraun dituen ordu eta 22 minutuetan; bisatuak, herrialdeetan dagoen kontrola, difusio moduak, azkartasunaren beharra lan honetan, etab. Beraz, gehiago jakin nahi duenak behean jarriko dudan loturan ikus dezake bideoa.

www.palazio.org

Hemen uzten dizuet Mikel Aiestaranen erreportaien adibide gisa eginiko bideo bat:


miércoles, 3 de noviembre de 2010