lunes, 8 de noviembre de 2010

SEASONS

Dokumental honen edukiari dagokionez ezer ulertu ez arren, irudiekin asko esaten duela iruditu zait. Plano ikusgarriak, erritmo bizia ongi datorrenean, motela behar denean eta etengabeko musikaren laguntza. Nire ezagutza murritzetik, irudi aldetik izugarrizko aberastasuna duen dokumentala dela esatera ausartzen naiz.

Lehenik eta behin, planoei erreparatuz, bideo hau grabatzeak izango zituen zailtasunak etorri zaizkit burura. Abiadura horri jarraitu eta aldi berean horrenbeste plano aldaketa egiteak ezin du erraza izan. Izugarrizko jarraikortasuna dute irudiek eta horrek errealismo puntu handia ematen dio dokumentalari. Bereziki, xehetasun planoek eman didate atentzioa; esaterako, bizikletaren gurpila putzu batetik pasatzen ikusteak. Bestalde, plano orokorrak ere ikusgarriak dira, paisaia ere halakoa izaki. Plano horiek egiteko puntu estrategikoak hautatzen lan bikaina egina du norbaitek.

Aurrez aipatu dugu bideoaren erritmo bizia bere ezaugarri nagusi gisa. Baina nik beste modu batez ezaugarrituko nuke, erritmoz aldatzeko duen erraztasunaz alegia. Gainera, musikak izugarri laguntzen dio lan honetan. Erabat bizi den erritmo batetik, lasaiagoa den egoera batera eramaten gaitu musika aldatuz; bizikletaren irudietatik adierazpenetara salto egitean gertatzen da hau bereziki.

Hona hemen dokumentalaren trailerra:


No hay comentarios:

Publicar un comentario