domingo, 12 de diciembre de 2010

Telebistako erreportaiak

Telebistan erreportaia mota ezberdinak aurki ditzakegu beste leku guztietan bezala. Baina gaurko honetan, bi erreportaia mota bereiziko ditugu, bakoitzaren adibide bat ikusiz ezberdintasuna hobeki ulertu ahal izateko. Erreportaia laburra eta erreportaia luzea dira jarraian ikusgai dituzuenak.

Erreportaia luzea
Beheko bideoan ikus dezakezuena erreportaia luze bat da. Bertan, Berria egunkariari buruz hitz egiten du eta horrekin loturik, baita itxi ziguten Euskaldunon Egunkariari buruz ere. Euskaldunok euskaraz genuen egunkari bakarra zen Euskaldunon Egunkaria eta 2003. urtean Audientzia Nazionalak itxi egin zigun. Baina, egunkaria itxi arren isildu ez gintuztenaren adibide argia da Berria egunkaria. Gaur egun euskara hutsean dugun egunkari bakarra.

Erreportaia honek ordubete inguru irauten du eta informazio ugari ematen digu bi egunkari hauen inguruko gertaerei buruz. Bi arrazoi hauengatik esan daiteke erreportaia hau luzea dela. Bestalde, adituen iritziez baliatzen da informazioari sinesgarritasuna eman eta erreportaia eramangarriagoa egiteko. Horrek, bere iraupena luzea izan arren, ikusleari errazago jarraitzen eta atentziorik ez galtzen laguntzen dio. Beraz, erreportaia luzeen baliabideetako bat da adierazpenak sartzearena.



Errportaia laburra
Bi minutu eta 30 segundu inguru irauten duen bideoa da ondorengoa, beraz, erreportaia laburra. ETB- FP edo Formakuntza Profesionalari buruz eginiko erreportaia. Bere iraupena laburra izan arren, erreportaia luze batek erabili ditzaken adina baliabide erabiltzen ditu: adituen iritziak, ikasleenak, inkestaren datuak, etab. Nahiz eta ezin diren konparatu ordubeteko erreportaia batek ematen duen informazio kopurua eta bi minutuan ematen dena, esan daiteke, esan beharrekoa ongi esanda geratzen dela erreportaia laburretan ere; labur eta zehatz egitea sarri luze eta korapilatsu egitea baino eraginkorragoa baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario